Pribatasun politika

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu www.loreka.com atariaren bitartez eskaintzen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialki erabiliak izango direla eta Soluciones Loreka, S.L.ren titulartasuneko fitxategi baten barruan sartuko direla (Portuetxe bidea, 23, CEMEI Eraikina, 1-5 Lokala, P.K. 20018, Donostia) -aurrerantzean, Loreka-. Datuen Babeserako Espainiako Agentzian behar bezala inskribatua dago Loreka (www.agpd.es). Atariaren bitartez eskaintzen den zerbitzua gauzatzeko bakarrik erabiliko dira zure datu pertsonalak, baita Erabiltzaileak eskatu ahal izan duen informazioa bidaltzeko ere, edota haren intereserako izan litezkeen merkataritza-jakinarazpenak igortzeko.

Halaber, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzakezula, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat etorriz, zure NANaren fotokopiarekin batera gutun bat bidaliz honako helbide honetara: Soluciones Loreka, S.L. Portuetxe Bidea 23, CEMEI Eraikina, 1-5 Lokala, P.K. 20018, Donostia.

Lorekak ez ditu saltzen, alokatzen edota hirugarrengo pertsonen esku jartzen Atariaren erabiltzaileek eskainitako datu pertsonalak.

Erabiltzaileak, bere aldetik, ziurtatzen du emandako Datu Pertsonalak benetakoak direla, eta bere gain hartzen du horietan egiten den edozein aldaketa jakinarazteko ardura. Inprimaki horiek datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osatugabeekin edo eguneratugabeekin betetzeak Lorekari edo edozein hirugarrengori zuzenean nahiz zeharka eragin liezaiokeen edozein kalte edo galeren erantzule bakarra Erabiltzailea izango da.

Lorekak beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonal horiek baimenik gabe aldatu, galdu, erabili edo eskuratu ditzatela eragozteko, uneoro teknologiaren egoera kontuan izanik; nolanahi ere, Erabiltzaileak jabetu behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla apurrezinak.

Atariaren barruan dauden inprimakiak betetzeak esan nahi du Erabiltzaileak berariaz onartzen duela izaera pertsonaleko bere datuak Lorekaren fitxategi automatizatuan sartu ahal izatea.

Honako inprimaki hau betetzen ari dena ez den beste pertsona fisiko bati buruzko izaera pertsonaleko datuak sartu behar izanez gero, horiek bertan sartu aurretik, aurreko paragrafoetan jasotako xehetasunen berri eman beharko zaio.